Txirrindularitza 4ever
- Futbol + ciclismo

Feb
22

Bihar, otsailak 23 astelena, nire praktiketako azken aste izango da. Orain arte egon naizen denbora osoan asko ikasi dut eta horrela jarraitzea da nife helburua.

Denok dakigu praktikak teoria gabe ez duela askorako balio baina teoria praktikarik gabe ezta ere. Beraz, azken urte eta erdian Huhezin ikasi izan dudana praktikara eramaten saiatu naiz; hori bai, eskolako egunerokoa oztopatu gabe.

Oso pozik nago baita ere, irakasleak une askotan gelaren ardura nire gain utzi duelako eta horrelako kasutan asko ikasten delako ( gelako arazoak konpontzen…)

Feb
17

3.Mintegia:

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA

Nire magisteritzako 2. maila honetan, baina praktiktako lehenengo urte honetan ikertu dudan Aramaioko San Martin eskolan lantzen diren eduki eta helburuei buruz hitze egingo dut.

5.mailan dauden ikasle hauek, jasotzen duten heziketa akademikoa, aldez aurretik guztiz finkatua dago. Nahiz eta, praktiketan ikusi ahal izan dudan bezala, batzuetan inprobizaketa bat edo beste, edo azken orduko aldaketaren bat egin ahal izaten da. Hori guztia, ikasleen etorkizunari begira alegia.

Heziketa fisikoko klaseetan ( nire espezialotateko arloan ), batez ere helburu zehatz batzuk hartzen dira ardatz, adibidez, orekak lantzea, lateralitatea, abilezi eta trebetasunak;baina hortaz aparte beste eduki eta jarrera batzuk ere lantzen dira, zehar lerroen bitartez ematen direnak, esaterako; errespetua, lankidetza, jarrerak, higienea, parte-hartzea, autonomia, motibazioa…

Beste arloetan ostera, gizabanakoa kognitiboki,sozialki eta afektiboki eraikitzen saiatzen dira. Beti ere, heziketa fisikoak lantzen diren zeharkako helburuak alde batera utzi gabe.

Ariketei dagokionez, HF-an beti eduki praktikoak erabiltzen ditugu. Noski, praktikatzen hasi baino lehenago beti dago azalpen teorikoarentzako minutu bat.

Beste arloetan, teoriatik hasten dira klaseak, euskera dela,ingelesa dela ala matematika. Berdin da zein arlo izan, teoria hutsa ematen da lehenik eta hortik abiatuta praktikak modu egokian burutzen ahalegintzen dira.

Estrategia metodologiko dagokionez, hainbat modu ezberdin antzeman izan ditut praktiketan daraman denbora guzti honetan. Batzuetan, guk azalpenak ematen ditugu teoria hutsean, eta ondoren beraiek ariketak egiten hasten dira. Arazorik izan eskero, ondokoari galdetzen diote ta bien artean ez badute arazoa konpontzen guregana etortzen dira. Beste batzuetan ostera, beraien aurrezagutzetaik abiatuz, galdera edo gai bat elarazten zaie eta beraiek inongo azalpenik jaso gabe, arazoari aurre egiten saiatzen dira.

Guzto honetaz aparte, arlo bakoitzean, HF-an ezik proiektu ezberdinak lantzen dira uretan zehar. Ingelesen ( munduko lurralde ezberdinen informazioa jaso binakako taldeetan),Euskeran ( irratzaio bat sortu behar dute taldeka) Erderan ( ipuin bat idatzi behar dute herrian egiten den lehiaketa baterako) etab.

Proiektu hauetan taldeak antolatzeko orduan, erabaki hau irakaslearen esku geratzen da. Hori horela egingo ez balitz, beti mutilak mutilekin eta neskak neskekin elkartuko litzatezke. Hori ekiditzeko, esan dudan bezala, irakasleak osatzen ditu taldeak. Beti ere, urtean zehar denek denekin lan egin dutela saiatzen da.

Jakina da, eskoletan ikasleek motibazioa galtzen dutenean, azken emaitza ez dela oso ona izaten. Beraz, beti ere ariketa ezberdinak planteatzen saiatzen gara eta beraiek proposatutako ekintzei garrantzi eta pisu handia ematen diegu. Batzuetan, banaka lantzen dituzte ariketak, beste batzuetan ostera taldeka. Honela, ikasle ororen estilo akademikoan errespetatzen dira.

Material eta baliabideei alderatuz, San Martin eskola oso orniturik dago. Alde horretatik, ez dago inongo arazorik. HF-an edonolako ariketa otuta ere material guztia daukate eskuragarri.
Beste edozein arlotan ere; ordenagailuak, liburutegi handia, mapa fisiko eta politikoak… denetarik aurki dezakegu.

Heziketa fisikoak zer nolako ebaluaketa egiten den ez dakit segurtasun osoz. Baina irakaslearekin hitz egin da gero, beste edozein arlotan bezela hiruhilabetekako notak banatuko dira. Nahiz eta, egunerokoak,partaidetzak,kidetasun egokia erakusteak… garrantzi handia duen arlo honetan.

Beste irakasleek ere, hiruhilabeteko txostena banatuko die haur bakoitzaren gurasoei eta horretaz aparte tutorearekin hiruhileen behin elkartu egingo dira,haurraren eboluzioaz mintzatzeko.

Jarduerak antolatzeko modua erreparatuz, urte hasieran hiruhilabere bakoitzean landuko dena erabakitzen da. Honen ondoren, irakasleak hori guztia jakinda arlo bakoitzean egun bakoitzean egingo dena arabakitzen du.Laburbilduz, esan daiteke , blokeak hiruhilabeteka doazela.

Heziketa fisikoan lantzen diren ariketak beti ere espazioa finkoan lantzen dira. Lehenik, eskola azpian dagoen gela txiki batean beroketa saioak egiten dira eta jolas simple batzuk burutuz haurrak berotzen joaten dira. Material gelatik, egunean behar izango dutena hartu eta kiroldegira abiatzen dira egunean burutuko dituzten helburu nagusiak jorratzera.

Beste arloetan ostera, gelan lantzen dira ariketa guztiak musika eta plastika izan ezik. Nahiz eta, taldekako lanerako zein bakarkako lan batzuetarako informazioa behar dutenean, liburitegi edo ordenagailu gelara joaten dira.

Arloen arteko erlazioez hitz egiteko orduan, esan beharra dago, HF-a eta beste arloen artean ez dagoela lotura handirik. Amankomunien duten alderdi bakarra; errespetua,lankidetza… lantzen direla da.

Egiten ditugun jarduera guztiak, sekuentzia didaktiko baten barruan daude sartuta, guk nahi dugun eran antolatzen dugu baina, dena sekuentziaturik dago.

Ni irakaslea izango banintz, San Martin eskolan jarraitzen duten metodologia berbera jorratuko nuke bi arrazoi nagusirengatik. Lehena eta oso garrantzitsua; haurrak oso pozik ikusten ditudala beraz motibazio egokia dagoen einean azken emaitza hobea izango da. Bestetik ostera, azken emaitzak ikusita bide onean daudela ikusten dudala.

Feb
03

ELKARREKINTZA ETA HARREMANAK

Aramaioko San Martin eskolan ematen diren ikasle-irakasle arteko harremanak beste edozein eskoletan ematen diren bezelakoak dira, hori uste dut beintzat. Nik eskola honetan ikasi nuen eta ez dut inongo aldekatik sumatu irakaskuntzaren alderdi honetan. Beharbada, ezaugarri berezi bat ikusi dut ni ikasle nintzeko eta oraingo gelak alderatuz. Hain zuzen ere, oraingo ikasleek izugarrizko errespetua diote elkarri.Baina ezaugarri hau geroago aztertuko dut.

Ikaslee arteko harremana: Ikasleen artean oso erlazio positiboa sumatu dut. Nire uste hau, tutoreari komentatu eta nirekin bat zetorren. Oso lagun kuadrila polita elkartu da, 14 ikasle bederatzi mutil eta bost neska. Oso diferentzi handia dago neska eta mutilek arteko ikasle kopuruan. Honek arrisku handia dakar, zeren eta, mutilek neskak alde batera utzi dezakete baina ez da hori gertatu eta denak oso ongi eramaten dira.

Normala den bezala, konpetentzia ariketan zuzentzeko eta egiteko orduan handia da, honek batzuetan liskarrak dakar berarekin bat baina irkasleak eskua sartzen duenean lasaitu eta berriz ere elkarrekin lan egiteko gai dira. Baina edozein ikasgaietan etxeko lanak egitea ahaztu bazaio edonori, gelan ahozgora zuzentzen ari direnean ezin izango ditu lanak egin eta beste egun batean egin beharko ditu, etxean noski. Etxean egin eta gero irakasleak zuzenduko die aurreko egunean ahozgoran zuzendu ez zietenei.

Irakasle-ikasle arteko harremana: Ikasleek oso errespetu handia diote irakasleari, hau da, nire tutoreari. Irakasle honek, bi ikasgai izan ezik, hain zuzen ere, heziketa fisikoa eta ingelesa, beste ikasgai guztiak irakasten die. Honek zera esan nahi du, ordu asko igarotzen dutela elkarrekin, beraz, guztientzat hobeto dela ongi eramatea. Ez dut uste, azken honegatik eramaten direla hain ongi, ikasleentzat nire tutorea beraien eredua delako baizik.

Horretaz aparte, heziketa fisiko eta ingeleseko irakasleei ere oso errespetu handia diote denek. Ingeleseko irakaslea aspaldidanik ezagutzen dute guztie, zeren eta, urte asko daramatza San Martin eskolan ingelez klaseak
ematen. Heziketa fisikoko irakaslea(Markel) berriz, berria da. Bi hilabeterako dago, nahiz eta, hori ez da izan inongo oztopoa ikasleek errespetu handia edukitzeko Markeli.

Irakasle hauetaz aparte badaude ere beste 3 emakume jantokian lan egiten dutenak. Irakaslearekin hitz egin eta gero jakin izan dut bertan ez dutela inoiz inongo arazorik izan eta oso ongi portatzen direla.

Ikasle eta irkasleen harremana nirekiko: Oso ongi sentitzen nahiz praktika hauetan, zeren eta, ikasle eta irakasle guztiek modu egoki batean hartu naute. Ikasleen harrera oso polita izan da. Denek nahi dute nire ondoan jarri, nirekin lanak egin, ni izatea beraien irakasle “ partikularra “. Beti ere beraien irakaslea den Blanca errespetatuz.

Blanca nire irakaslea izan zen nik eskola ikasten nuenean ere. Urte asko daramatza irakaskuntza munduan eta oso irakasle ona da. Gauza asko eta asko ari naiz ikasten bere ondoan. Nola egin aurre gatazkei, nola bideratu klaseak ikasleen motibazioa kontuan hartuta… Azken finean, esperientziak asko irakasten du, teoria ez da ezer praktikarik gabe eta horren adibide garbia da ni praktika hauetan bizitzen ari naizena.

Ikasleek orain kalean ikusten didatenean korrika etortzen dira ni agurtzeko soilik bada ere. Beraientzat, beraien beste eredu bat bihurtu naizen pertsona bat naiz eta horrek asko pozten nau, eta mundu honetan jarraitzeko indarrak ematen dizkit.

Laburbilduz,uste dut nire etorrerak ez duela txarrik egin gelaren egunerokoan baizik eta positiboa dela. Beraz, horrekin geratzen naiz eta ahalik eta gehien ikasten saiatuko naiz.

Gelako lana: Gelan ikasle ororen hitza hartzen da kontutan eta gai bat azaldu aurretik edota informazio berri bat eman aurretik, irakasleak galderak elarazten die ikasleei beraien aurrezagutzak jakin dezan. Hau egin ondoren, ikasgai berria ematen hasten dira.

Galderarik izan eskero, eskua altxatu behar da eta horrela galdera egiteko aukera izango da. Eskua altxatu gabe galdetu duenari galderari ez zaio erantzungo; honela besteenganako errespetua sustatzen da. Hau da, ez da inongo kasu edo egoera espezialik onartuko, ikasgaiari buruz hitz egiten denean behintzat. Beste kasu batzuetan, beste edozein gauzari buruz hitz egiteko orduan, ahotzaren tonoa eta ikaskideen hitza errespetatzen bada ez dago zertan eskua altxatu behar.

Nola konpotzen dira gatazkak ?: Gatazka bat zuertatzen den edozein unetan, irakasleak, gatazka sortu duten ikasleak hartu eta beraiekin hitz egiten hasten da. Gatazkan sartuta dauen ikasle guztiek dute beraien unea bizi dutena azaltzeko eta bere arrazoiak emateko, nahiz eta, denek dakiten ez dagoela inoiz arrazoi logikorik burrukan hasteko. Hori egin da gero, guztien iritziak entzun eta gero, denon artean erabaki bat hartzen dute. Honela konpontzen dira gatazkak; nire uste apalean oso modu egoki bat da gazteen arteko ezberdintasunak konpontzeko.

Irakaslea izango banintz: Ni neu irakaslea izango banitz, nire tutoreak egiten duen berbera egingo nuke. Egia da batzuetan umeek bere onetik atera eta modu tradizional batean erantzuten duela baina orokorrean oso irakasle ona da eta horregatik diote ikasle guztiek errespetu handia, asko ikasten dutelako berarekin.

Gauza bat aldatzeko aukera izango banu, zera izango litzateke. Ahozgoran zuzendu beharreran ariketak, arbelera irtetzea. Zeren eta badaude ikasle batzuek, jendearen aurreran hitzegiteari lotsa handia diona eta horrek lotsa hori galtzen lagunduko lioke.

Besterik gabe, uste dut nire praktikak oso modu egokian doazela eta horrela jarraitzea espero dut.

Egilea: Mikel Arriolabengoa T-1 A

Ene
19

1-Mintegirako lana: IHP-a eta Ikaste-irakaste prozesua:

Non ari naiz praktikak egiten:

Nire praktikak, hain zuzen ere, irakasle-eskolako bigarren mailako praktikak, Aramaioko San Martin eskolan egiten ari naiz. Hurrengo bi hilabeteak bertako 5.mailan egingo ditut.

San Martin eskola Aramaio izeneko herri txiki batean kokatzen da, 1600 biztanleko herri Arabar bat da.

Aramaio bailara Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia probintzien erdian dago. Mendi artean babestuta aurkituko dugu, bertako orografia oso malkartsua baita. Iparraldean eta ipar mendebaldean Arangio eta Gantzaga mendiak daude, eta Orixol eta Izpizte dira inguru horietako punturik garaienak. Anboto mendia ere hurbil dago (1.330 metro garai da), parez pare Udalaitz (1.117 m) duelarik. Bi mendi hauen tartean Besaide dago; bertan monumentu batek, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia probintziak elkartzen diren tokia azaltzen du. Ekialdean Murugaineko gailurra dago, 774 metrotan eta hegoaldean, berriz, Jarindo (896 m.) Legutiorako bidean.
Aramaiorekin muga egiten duten herriak hauek dira: Iparraldetik Abadiño eta Atxondo, ekialdean Arrasate eta Aretxabaleta, hegoaldean Eskoriatza, Gatzaga eta Legutio eta mendebaldean Otxandio.

Eskolaren ezaugarriak:

Aramaio herri euskalduna da eta eskolan D-ereduan soilik irakasten da.

Haur hezkuntzan helburu orokor bat lantzen saiatzen da, hain zuzen ere, giro bero eta babestu bat eraikitzen saiatzen dira, haurrak bere adierazmena eta sentimenduak gara ditzan. Horretaz aparte
2-5 urte bitarteko neska-mutilen eskolaratze lehenengo pausoetan, eguneroko bizitzarako inguru bero, lasai eta afektiboa eskainiz, elkarganako partaidetza eta errespetua baloratuz, eta segurtasun afektiboa eta emozionala eskuratzen lagunduz. Baita, irudi positiboagoa eta ongizate ohiturak lortzeaz, eta autonomia indartzeaz, saiatzen da.

Horretaz aparte, jolasaren bitartez ahozko hizkuntza komunikatzeko baloratzea,norbere ideiak eta sentimenduak adieraziz, esanaietan aurrera egin,eta harremanetan eta jokamoldeetan eragina izan dezaten saiatzen da.

Hiru ebaluaketa ezberdintzen dira:

1. informea: 08 - 12 - 19
2. informea: 09 - 03 - 18
3. informea: 09 – 06 – 23

Lehen hezkuntzan ostera haur hezkuntzan hasitako bideari jarraituz, neska-mutilak osotasunean hesitzako baliabideak eskaini eta erabiltzeko aukerak ahalbideratu.

Ziklo honetan neskato-mutikoek bizi duten sasoiari aukera emanez…
a) beraiek ikas- esperientziaren ardatza izateko guneak sortu,
b) elkarren arteko harremanak bai norberaren nortasuna garatzeko, bai taldea sortzeko erabili eta
c) ikasitakoa esanguratsua izateko helburua zainduz
bidea egingo zaie.

Bigarren zikloan lehen zikloan ikasitakoa finkatzen saiatzen da eta ikasketekin aurrera jarraitzeko prestaketa egokia lortzen saiatu.
Aho hizkuntza landuko da haurrak erraztasunez komunika daitezen. Irakurketa eta idazketa indartuko dira hainbat eratako testu motak erabiliz edozein arlotako gaiak ikasi ahal izateko beharrezkoak diren hizkuntz gaitasunak lortzeko.
Lana egiteko eran ikasle bakoitzaren erritmora egokitu eta bakar lanerako behar den autonomia bultzatuko da eta taldean lan egiteko beharrezkoak diren baloreak ere bai.
Kontzeptuzko, prozedurazko nahiz jarrerazko edukiak landuko ditugu eta gaitasun afektiboa eta oreka pertsonala zaindu.
Ingurugiro egokia izateari eta norberaren eta ondokoen osasuna eta bizigiroa zaintzeari garrantzia emango zaizkio.

Hirugarren etapa 10-12 urtera bitarteko etapa da. Lehen Hezkuntzaren azken etapa.
Ikasleek bere ikasketak egiteaz gain,giza harremanetan trebatu eta etorkizunari aurre egiteko tresnak eskuratzeko erraztasuna lortzea da helburu nagusia.
Jatorriz euskaldunak edo erdaldunak diren ikasleak elkarrekin euskal kultura,ohiturak eta hizkuntzan, hau da, euskaraz HAZI,IKASI,eta BIZITZEKO proiektua eskaintzen da.

Nik lehen esan dudan bezala 5. mailan egingo ditut praktikak. Bertan hamalau ikasle dira, bederatzi mutil eta bost neska. Bat ezik beste guztiak urte berdinean jaioak dira; bakarra da errepikatu egin duen ikaslea.

Ziklo eta etapa guztietan ikasle guztiak berdin errespetatu eta toleratzen dira, nahiz eta, ideologia,erlijio eta siniskera ezberdinak izan.

Ikasleak ingurumenarekin errespetatua eta gure gaur egungo gizarteak sortarazten dituen arazo ekologikoekin sentikorra bihurtzen saiatzen da.

Gelako ezaugarriak:

Gelako ikasle batek arazo handia dauka baloiarekin, beldur handia dio baloiari eta berau jokoaren parte den jolasetan taldetik aldentzen da. Honek une batzuetan gelaren egunerokotik urruntzen du. Nahiz eta, denbora aurrera Joan ahala konfiantza hartzen ari den bere buruarekin eta hobeto ikusten zaio.

Ikasgaia irakasteko orduan,lehenik eta behin irakasleak ikasleen aurrezagutzak ezagutu nahi ditu.Ondoren hori jakinda, ikasgaia nondik nora joango den erabakiko du. Berau planteatzeko orduan, ikasle bakoitzaren ezaugarriak kontutan hartzen ditu: alde onak eta alde txarrak.

Ariketa mota ezberdinak lantzen dira; batzuen helburua autonomia bultzatzea da eta besteena ostera kooperazioa sustatzea. Honela garapen osoa lantzen da etorkizun batean bakarka eta taleka lan egiteko zailtasunik ez izateko.

Gelan eskola-inklusiboaren ezaugarriak lantzen dira.Hau da, ikasle bakoitzaren ezaugarriak kontutan hartzen dira eta horretaz aparte berauekin arazorik lan egiteko irtenbide egokiena aurkitzen saiatzen da.

Ikuspegi eraikitzailean, ikaslearen izaerak, pentsamenduak … eragina izaten du bere ikaste prozesuan eta bakoitzaren jokabideak ere garrantzi handia izaten dute.Beraz, argi dago ikaslea dela irakaskuntza honetan protagonista eta bere inguruan doala prozesu oso hau.

Irakaslearen paperean egongo banintz.. :

Ikastetxearen hezkuntza proiektuarekin bat nator. Beraz, bertan erabaki eta jartzen duena gelan islatzen saiatuko nintzateke. Batetik, gelakide denei atentzio berdina eskeniko nieke, nahiz eta, une batzuetan ariketaren arabera,horretan ere,aldaketak eman ahal izango litzateke.

Praktiketako egunetan asko ikasten da, guk Huhezin, teoria asko barneratu dugu baina praktikan jartzea oso ezberdina da. Eta egun hauetan oso argi ikusi dut irakaskuntza mota hau dela egokiena.

Mikel Arriolabengoa Kalparsoro

Dic
02

Dic
02
Dic
01
Dic
01

Nov
27

Nov
26